XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ahalguztidunari Noerekiko itunaz gogoratzea ahantzi zitzaionekoa

OHEAK, katedrale zaharretan gordetzen diren errege hilobi grisaska horietariko bat zirudien.

Bertan bi gorpu ikusten ahal ziren, baina arretaz begiratuz gero, biak arnasketa geldoan kulunkatzen zirela ohar zitekeen, heriotza delizios hura dastatu eta gero.

Aurki, Samuel izango zen esnatzen lehena; tren zalapartatsu baten txistu hotsak entzun, eta haiek Pedrori oilarrak kantatu zizkion kukurrukuak iruditu zitzaizkionean.

Gero esaldi hau etorri zitzaion inpentsan gogora: Post coitum tristitia.

Eta bere barrugirora hamaika gogoeta ilun abaildu ziren, halanola beleak hondakin bazka batera.

Ustegabean errege izatetik berriro patuaren bufoi izatera jaitsia, itsu eta galdurik sentitu zen.

Azkenik amaitu zuen ikasturte txepelean maiz desiratu eta ukaturikoa egiten bere baitan metatu nahikundeek eta, gorputzaren irtenbidea eskatzen (...).